XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ADISKIDE DEITZEA MAITASUN EMATEA DA, MAITE ZAITUT ESATEA.

Gure adiskidetasun-legedia idatzi dugun ezkero, artu itzatzu kontuan or, goian, idatzitakoa ta eskubiko marrazki ontakoa.

Lan-Batupenean esan degunaren laburpen bat da.

Bururatu galdera auek: - Maitatzea zergatik da lagun eta munduari leioak zabal-zabalik uztea?.

- Noiz esan ote genezake gure leioak besteentzat irikita dauzkagula?.

- Besteei eta munduari leioak ixten dizkionak, zergatik ez du maite lagun-urkoa?.

Orain taldeka egingo dugun lanari izen auxe jarriko diogu:
MUNDURATZEN DAKITENAK.

Ikasleak lau sailletan banatuko ditugu eta saill bakoitzak egingo duan lana au izango da:
1'go Saillak: Munduan nekez eta bearrez: gosez, ezjakiñez, gudateaz, eta abar, bizi diranen argazki ta berriak biltzen saiatuko gera.

2'go Saillak: Munduan beren ateak eta leioak irikitzen dakitenen erakundeak: Caritas, Gose-aurkako Ekiñaldia, Mixioak, eta abar, ba dirala jakin eta beroien berriak eman eta zabaldu.

3'go Saillak: Beren biotza besteei iriki diotenen bi edo iruren izenak azaldu: mixiolari edo santuen batena....

4'go Saillak: Ebanjelioko edestietan agertzen diran on eta errukitsu izan ziranen izen batzuk gogoratuko ditugu: samaritarrarena, semeondatzaillearen aita....

Lan au zuen irakaslearekin edo gurasoekin egingo duzute: auek lagunduko dizuete egiten.